Zazpi COVID-19 positibo berri Errenteria-Oreretan
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak zabaldu duen azken txostenaren arabera —atzo jasotako datuak dira— zazpi COVID-19 positibo berri zenbatu dituzte Errenteria-Oreretan azken orduetan.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak zabaldu duen azken txostenaren arabera —atzo jasotako datuak dira— zazpi COVID-19 positibo berri zenbatu dituzte Errenteria-Oreretan azken orduetan. Azken hiru egunetan ez zen positibo berririk zenbatu udalerrian, eta aurreko asteburuan eguneko bana kasu berri azaldu ziren; azken datuek, baina, zazpi kasu berri utzi dituzte. Azken zazpi egunetan, orotara, hamar kasu berri zenbatu dituzte Errenteria-Oreretan, gehienak atzo.
Oarsoaldeko gainontzeko udalerrietan ez da kasurik azaldu Osasun Sailaren txostenaren arabera azken orduetan, ezta azken zazpi egunetan ere.
Osasun Sailaren txostena hemen kontsulta daiteke.