'Zentenarioa'-ren mendeurrena ospatzeko diskoa, salgai
Interesdunek, Bitxi Kolore dendan eska dezakete, bertan baino ezin da eskuratu eta 5 euroan da salgai.
Zentenarioa (1920-2020) herri baten doinu eta taupada diskoa salgai da jada. Interesdunek, Bitxi Kolore dendan eska dezakete, bertan baino ezin da eskuratu eta 5 euroan da salgai.
Errenteriarrentzat hain kuttuna den Zentenarioa pasodobleak mendeurrena ospatu, aurten. Iaz 100. aldiz jo zuen musika bandak madalen jaien atarian, baina aurten 100 urte bete dira hilaren 21erakin batera, Jose Ervitik idatzi zuen pieza jaiak hasteko aukeratu zuela Joxe Mari Iraolak 1920. urtean.
EMKEk Zentenarioa-ren mende bateko historia bildu du bertara lau bertsioren bidez: «Ezaguna dugun bertsioa; 1980ko hamarkadakoa; originala —estudiantina batek jotzeko sortua zen, flauta, pandereta eta gitarrekin—; eta Luis Mari Moreno Pirata-k Errenteriaren 700. urteurrenerako sortutakoa». 500 kopia atera dituzte
Diskoa ez ezik erakusketa ere antolatu du EMKEk Zentenarioa-ren mendeurrenarekin lotuta. Xenpelar Etxeak hartu du El Centenario (1920-2020) Herri baten doinu eta taupada erakusketa hilaren 31 bitartean. Iñaki Erkiziak osatu du erakusketa. 17:00etatik 20:00etara izango da zabalik.
Halaber, eta ez madalenen egitarau online barruan, hilaren 25ean madalen jaiak maiatzeko kontzertua eskainiko du EMKE Musika Bandak. Hori ere birtuala izango da, eta Ainara Ortega eta Luis Mari Moreno Pirata-rekin batera eskainiko dute emanaldia Herri Biziaren webgunean 23:30ean hasita.