Abuztuaren 9ko pilota partida profesionaletarako sarrerak, salgai astelehenetik aurrera
Masters CaixaBankeko partida jokatuko dute abuztuko bigarren igandean, Madalensoron. Ander Imaz izango da partidako protagonistetako bat.
Abuztuaren 9an, igandea, pilota profesionaleko partida pare bat jokatuko dituzte Madalensoron. Masters CaixaBank udako txapelketako egungo liderrak izango dira bertan: Jokin Altuna eta Ander Imaz oiartzuarra. Arerio Ezkurdia eta Arangurenek osatutako bikotea izango dute.
Sarrerak salgai egongo dira astelehenetik aurrera, hogei euroren truke. Elorsoro kiroldegian, Tolaita tabernan edo Miren tabernan eros daitezke. Hobe izango da lehenago erostea, egunean bertan 25 eurora igoko baitira.
Masters Caixabank txapelketako partidaz gain, beste partida batek osatuko du festibala: Arteaga eta Ibai Zabalak Salaberria eta Tolosaren kontra jokatuko dutena. Pilota jaialdia 17:00etan hasiko da.
Masters Caixabankeko lau jardunaldi jokatu dira. Imaz eta Altuna buruan jarri dira, beste hiru bikoterekin berdinduta, pasa den asteburuan lortutako