Datorren astetik, Lezoko Gizarte Zerbitzuen bulegoa Donibane kalean
Datorren astetik, Lezoko Gizarte Zerbitzuen bulegoa Donibane kaleko 16. zenbakian izango dira. Espazio zabalagoa izango dute, herritarrak erosoago jasotzeko.
Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoak Donibane kalera lekualdatu dituzte. Kale horretako 16. zenbakian egokitu dute egoitza berria. Udalak jakinarazi du datorren astean izango dela bulegoa martxan.
Aurreko bulegoa Gurutze Santuaren plazan zuen udal zerbitzu horrek. Espazio kontuengatik, baina, egoitza handiago batera joatea erabaki zuen udalak. Hala, plazako bulegoetara udaleko beste sail batzuk joango direla jakinarazi du udal erakundeak. Gobernu taldeak oroitarazi du hauteskunde programan zutela jasota lekualdaketa hori.
Egoitza aldatu bai, baina telefonoz (943 52 10 94) edo posta elektronikoz sailarekin harremana egiteko bideak berberak izaten jarraitzen dute.
Espazio berrian ere COVID-19agatik abian diren segurtasun protokoloak ezarri dituztela nabarmendu du udalak.