Ingurumenari lotutako hiru gai aztertuko dituzte uztaileko plenoan
Ikasturte politikoko azkeneko udalbatzarra asteazkenean egingo dute. Lesakako parke eolikoa eta AHTa izango dituzte hizpide, besteak beste.
Datorren asteazkenean —hilak 29— ikasturte politikoko azkeneko udalbatzarra egingo dute Oiartzunen, 19:00etan hasita. Aurrekoa bezala, ate irekiarekin egingo da, eta aforoa mugatua izango du. Hamahiru puntuko gai zerrenda izango dute mahai gainean.
Besteak beste, Lesakako Auzoberri parajean eraiki nahi duten parke eolikoari buruz hitz egingo dute. Horrez gain, Abiadura Handiko Trenari (AHT)buruzko bi puntu jorratuko dituzte. Lehena, trenak Lezo eta Astigarraga artean duen informazio azterlan osagarriari egindako txostena izango da. Bigarrena, mozio bat izango da. Orain Ardura herri iniziatibak AHT eta gastu sozialari lantzen dituen mozioa da.
Ez da mozio bakarra izango. Zaharren arreta zerbitzuetako langileek duten lan gatazkari buruz Gipuzkoako Senideak Elkarteak prestatutako mozioa aztertuko dute. Bi mozioak EH Bilduren udal taldeak eramango ditu.
Gainontzeko puntuek izaera lokala dute. Ikus hemen gai zerrenda osoa.