Elkartasun urratsak euskal errepresaliatuen alde
Badia inguruko herriek deialdia zuten atzo Izan Bidea dinamikarekin bat egin eta euskal preso eta iheslarien aldeko urratsak batzeko.
Badia inguruko herriek deialdia zuten atzo Izan Bidea dinamikarekin bat egin eta euskal preso eta iheslarien aldeko urratsak batzeko. iniziatibak hori bilatzen du kilometroak egitea, oinez, korrika, igerian… bakoitzak aukeratzen duen moduan eta abiaduran baina pausuak batzea, 3.127.326 kilometro egitea da xedea bakarka, taldeka, edo familia giroan, kilometro bat euskal herritar bakoitzeko. Egiten diren kilometroak batzeko aplikazioa jaitsi behar da sakelako telefonora, eta martxak egin bitartean aplikazioa martxan izan.
Lezoarrak goizean Gurutze Santuaren plazan elkartu eta Jaizkibelgo bigarren torreoiraino egin zuten bidea, eta bertan zabaldu euskal errepresialiatuen aldeko elkartasun mezua.