Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Busti zaitez' kanpaina egingo dute ostiralean Fanderia igerilekuan

Hilaren 12an, Busti zaitez kanpaina egin zuten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 80 igerileku eta hondartzetan; horietako bat izan behar zuen Errenteria-Oreretako Fanderiako igerilekua, baina eguraldiak ez zuen lagundu, bertan behera uztea erabaki zuten eta orain, ostiralean egingo dute bertan kanpaina.

Esklerosi anizkoitzaren elkartearentzat izango da bildutako diru guztia. Esklerosi anizkoitzaren aldeko ekintza
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/07/28

Hilaren 12an, Busti zaitez kanpaina egin zuten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 80 igerileku eta hondartzetan; horietako bat izan behar zuen Errenteria-Oreretako Fanderiako igerilekua, baina eguraldiak ez zuen lagundu, bertan behera uztea erabaki zuten eta orain, ostiralean egingo dute bertan kanpaina.  Ekintza solidarioa da Busti zaitez, bertan milaka lagunek hartzen dute parte, eta elkartasuna adierazteko kanpainarekin bat egiten dutenek hondartza eta igerilekuetara joaten dira igeri egitera.

Ekintza sinbolikoa da, baina oinarrizkoa gaitza ikusarazi eta gizartea sentsibilizatzeko.

Bustitzen diren guztiek, egiaztagiria jasoko dute, eta eguna bukatzean herri guztietan igeri egindako metroak batuko dituzte.

Eugenia Epalza Euskal Fundazioa da antolatzailea. Dirua irabaztea xede ez duen entitatea da eta Onura Publikorako izendatuta dago. Bere lana, esklerosi anizkoitza duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea da, eta horretarako errehabilitazio integralerako eta bestelako gaixotasun neurologikoetarako zerbitzuak eskaintzen dizkie gaixoei. Kanpainen bidez finantzatzen ditu, bestela ezinbestekoa litzatekeen errehabilitazioa.

Igeri egiteko aukera izango da beraz, esklerosi anizkoitza duten pertsonei elkartasuna adierazteko, baina horrekin batera, antolatzaileek postua jarriko dute Fanderiako igerilekuaren kanpoaldean informazioa banatu eta Kukuxumusuk kanpainarako sortu duen materiala saltzeko —kamisetak, txanoak, motxilak, zapiak…—.

Udalak jakinarazi duenez Maite Gartzia Kiroletako zinegoztiak bat egingo du ostiraleko hitzordu horrekin esklerosi anizkoitzari aurpegia jarri eta herritarrak sentsibilizatzeko.

2018an emandako datuen arabera, esklerosi anizkoitzak Oarsoaldeko herrietako 41 pertsonei eragiten die, eta Errenteria-Oreretako 27ri. Gipuzkoa osoan berriz, 800 pertsonek dute gaixotasun hori. Espainiako Estatuan, bost ordutik behin kasu berri bat diagnostikatzen da. Esklerosi anizkoitza bereziki gazte helduei eragiten dien gaixotasun neurologikoa da, kronikoa eta progresiboa da, batez ere, 18eta 35 urte arteko pertsonei eragiten die, eta emakume aurpegia duela esan daiteke, diagnostikatzen diren hiru kasutik bi emakumeak direlako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.