Hondakin sanitarioak, edukiontzi grisera
Berrerabili ezin diren maskarak, eskularruak eta COVID-19aren pandemian sortutako hondakinak edukiontzi grisera bota behar direla gogorarazi du udalak.
Berrerabili ezin diren maskarak, eskularruak eta COVID-19aren pandemian sortutako hondakinak edukiontzi grisera bota behar direla gogorarazi du udalak. Sanmarko mankomunitatearekin elkarlanean, gainera, kartel itsasgarriak jarri ditu edukiontzi grisetan gogorarazteko hondakin sanitarioak behar den lekura bota behar direla.
Hala ere, badira zentzu komunari, ardurari eta kartelei ere muzin egin, eta hondakin horiek kalean uzten dituenak. Horientzako mezua: Hondakinen Udal Ordenantzak 750 euroko isuna aurreikusten du horrelako arau hausteetarako.