Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Tabernariek eta udalak datozen egunetan arduraz jokatzeko eskatu dute

Xanistebanak ospatuko ez diren arren, datozen egunetan otorduak egongo dituztela jakitun dira. Arauak errespetatzeko eskatu dute; tabernak 01:00etan itxiko dituzte.

Oiartzun Bigarren fasea__ Tabernen ordutegia murriztuko dute [Argazkia artxibokoa da].
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/07/29

Aurten ez da xanistebanik ospatuko, Udalak eta Jai Batzordea osatzen duten eragileek aho batez erabakita. Gainera, ez dute ordezko ezer antolatuko. Festetako osagai nagusietako bat tabernak izan ohi dira, eta horregatik, udalak eta Oiartzungo Tabernarien Elkartea bildu eta adostasun batera iritsi dira.

Festarik antolatuta ez dagoen arren, abuztuaren 2tik 6ra arteko egunetan hainbat otordu egongo direla badakite. “Lagunarteaz eta familia-giroaz gozatzea zilegi da”, adierazi du udalak ohar baten bidez, “baina indarrean dauden arauak errespetatuz eta arduraz jokatuz, kolektiboaren onuran pentsatuz”.

Gogorarazi dute osasun larrialdi egoeran jende pilaketak saihestea —eta ondorioz, kutsatzea— dela helburu nagusia.

Tabernak, toki seguruak

Azken asteetan COVID-19ak sortutako egoerak hobera ez du egin, eta Gipuzkoan hainbat foku agertu dira. Oiartzunen izena ez dute zerrenda horretan ikusi nahi. Orain arte ez da fokurik atzeman, eta horrela jarraitzeko desioa dutela azaldu dute: “Arauak errespetatuz ekidin dezakegu elkar kutsatzea. Guztion esku dago”.

Tabernariek eta udalak arduraz jokatzen jarraitzeko eskatu dute. Tabernak toki seguruak direla esan dute, arauak errespetatzen baldin badira. Tabernako langileen eta gainerako bezeroen osasuna zaintzea guztien ardura dela nabarmendu dute.

Ordutegietan ere nabarituko da egoera ez dela ohikoa. Oiartzungo tabernak 01:00etan itxiko dira eta barran ezingo da kontsumitu 00:00etatik aurrera. Eusko Jaurlaritzaren dekretua jarraituz, musukoak derrigorrezkoak izango dira kontsumizio-garaitik kanpo eta gehienez 10eko taldeetan elkartu ahal izango da tabernetan.

Udalak Oiartzungo Tabernarien Elkartearen jarrera eskertu du. “Hasieratik elkarlanerako eta elkarrizketarako prestutasuna adierazi dute, baita euren lantokia eta bezeroak babesteko kontzientzia”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.