'Zerbitzuko lanean', Xabier Lete hobeto ezagutzeko aukera
Poeta eta abeslaria izateagatik ezagun egin zen oiartzuarraren alde prosaikoa bildu dute Mugarri bildumaren 26. alean. Eli Perezek azaldu du.
Aurten ez da Kultur Ekitaldirik egingo, osasun larrialdia dela eta. Ekitaldi hori, besteak beste, Mugarri bildumaren urteko zenbakiak aurkezteko baliatu ohi dute.
Aurten formatua aldatu dute. Bideo pilula baten bitartez, Xabier Leteri buruzko liburua irakurtzera gonbidatu dituzte oiartzuarrak. Bertan, Elixabete Perez Gazteluk —liburuaren egileetako batek— esan du “berezia” dela aurtengo Mugarri. Zerbitzu lanean. Lete kazetari, Lete prosagile du izena liburuak, eta oiartzuarraren prosazko idatziak bildu dituzte. Ez denak, ordea.
Perezek azaldu duenez, Lete prosalaria Lete abeslari eta poetaren mailan zegoen. Prosazko lan horietan gizartea nola ikusten zuen agertzen da. “Horrek ez du esan nahi prosa herdoilduta dagoenik”, zehaztu du Perezek. “Merezi du”, gaineratu du.
Liburua, salgai
Xabier Leteri buruzko monografikoa salgai dago, hamabi euroan. Lehen aldiz, Elkarren dendetan aurki daiteke. Oiartzunen, berriz, honako tokietan eros daiteke, Oiartzun urtekariarekin batera —lau euroan eskura daiteke—.
- Altzibar: Berezi janaridenda.
- Arragua: Pikoketa estankoa.
- Elizalde: Garmendi txokolategia, Garmendia okindegia, Urrats paper-denda eta Zapirain estankoa.
- Iturriotz: Ibarreko gasolindegia, Martin harategia eta Pottolo janaridenda.
- Gurutze: Galdos taberna.
- Ugaldetxo: Intxixu jatetxea eta Mamut merkatalguneko paper-denda.