AHTa gelditzea eskatzeko bilkura deitu dute, 18:30ean, Gezala aretoaren aurrean
Gaur, osteguna, udalbatzarra egingo da Gezala aretoan eta, Abiadura Handiko Trenaren aurkako protesta moduan, eraikinaren aurrean biltzeko deia egin die herritarrei Orain Ardura taldeak.
Gaurko udalbatzan Orain Ardura ekimenaren mozioa eztabaidatuko da; hain zuzen, Abiadura Handiko Trenaren lanak eta proiektu berriak bertan behera uztea bilatzen duen eskaera. Horren arira, eskari honekin bat egin duten herritarrak arratsaldeko 18:30ean Gezala aretoaren aurrean biltzeko deialdia luzatu da, hots, udalbatzarra egingo den aretoaren aurrean.
Mozioari babesa aurkezteko elkarretaratzera batzeko deia luzatu dute Orain Ardurako taldekideek. Iniziatibaren arabera, ATHaren eraikuntzan “xahutzen” ari diren “baliabide publikoak” jendarteak dituen benetako premiak asetzera bidera litezke, eta hori da, hain zuzen, eskatuko dutena: Diru hori gizarte arloan eta osasungintzan, besteak beste, inbertitu dadin.