COVID-19agatik kutsatu berri bat Pasaian
Oarsoaldeko gainontzeko herrietan ez dute antzeman kasu berririk.
COVID-19aren gaineko datu eguneratuak eman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Zabaldu duen txostenean jasotako datuak atzokoak dira, 00:00ak arte bildutakoak, eta horien arabera Oarsoaldean COVID-19agatik kutsatutako pertsona berri bat dago. Kutsatu berri hori Pasaiakoa da. Oarsoaldeko gainontzeko herrietan ez dute antzeman kasu berririk.
Lotura honetan kontsulta daiteke Osasun Sailaren azken orduetako datuak biltzen dituen txostena.