Herritarren Arreta Zerbitzuko Bulegoek ordutegi berria izango dute abuztuan
Pasaiako Udalak barruti bakoitzeko HAZ bulegoek abuztuan izango duten ordutegien berri eman du. Goizez bakarrik egongo dira zabalik.
Pasaiako Udalak Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoek abuztuaren 1etik 31ra arte (bi egun horiek barne) izango dituzten ordutegien berri eman du. Iragarri dute aurretik hitzordua eskatzea derrigorrezkoa izango dela, eta harremanetan jartzeko 943 34 40 34 telefono zenbakia ahalbidetu dute. Honakoak dira, barrutiz barruti, ordutegiak:
- Antxo: Astearte eta ostegunetan, 7:30etik 13:30era arte.
- Trintxerpe: Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 8:00etatik 14:00etara.
- Donibane: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.