Igogailuen mantenuan "utzikeria" egotzi dio PSE-EEk gobernu taldeari
Alaberga eta Galtzarabordako Urdaburu kaleko igogailuak asteak daramatela zerbitzutik kanpo eta udalak "egoera konpontzeko ezertxo ere" ez duela egin dio Jose Angel Rodriguez PSE-EEren bozeramaileak.
Kale igogailuen mantenuan “utzikeriaz” jardutea leporatu dio udal gobernu taldeari Jose Angel Rodriguez PSE-EEren bozeramaileak. Alaberga eta Galtzarabordako Urdaburu kaleko igogailuak asteak daramatela zerbitzutik kanpo eta udalak “egoera konpontzeko ezertxo ere” ez duela egin esan du: “Ohituta gaude EH Bilduk hiri mantenu gaietan duen utzikeriarekin, baina igogailuen kasuan are larriagoa da. Goiko auzoentzat eta mugikortasun murriztua dutenentzat ezinbesteko dira”.
Bizilagunen kexa ugari jasotzen dituztela gaiaren gainean erantsi du Rodriguezek: “Hilabeteak eman ditzakete igogailuek funtzionatu gabe”.