Koronabirus positibo berriak izan dira asteburuan Oarsoaldean

Pasaian eta Oiartzunen kutsatu berririk atzeman ez duten bitartean, hiru kasu gehiago zenbatu dira Errenteria-Oreretan eta bat Lezon.

Koronabirusa. COVID-19. Lau kutsatu berri izan dira asteburuan Oarsoaldean.

Koronabirusak kutsatutako hainbat kasu berri identifikatu dituzte asteburuan Errenteria-Oreretan eta Lezon, Osasun Sailak jakinarazi duenez. Asteburuko etenaldiaren ondotik gaur plazaratu ditu erakundeak koronabirusaren datu ofizialen gaineko txostena, eta Pasaian eta Oiartzunen kasurik atzeman ez den arren, Errenteria-Oreretan hiru pertsona gehiago kutsatu dira, zehazki, bi ostiralean eta beste bat larunbatean. Lezoko positiboa atzo identifikatu zuen Osasun Sailak.

Bertan kontsulta daiteke Osasun Sailak argitaratutako datuen inguruko txostena.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.