Zazpi lagun gehiago kutsatu ditu COVID-19 gaitzak Oarsoaldean

Osasun Sailak baieztatu duenez, atzoko egunean sei positibo berri atzeman zituzten Errenteria-Oreretan, eta bat, Pasaian.

Koronabirusa. COVID-19. Zazpi positibo berri atzeman zituen atzo Osakidetzak Oarsoaldean.

Zazpi positibo berri baieztatu ditu azken 24 orduetan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Oarsoaldean, azken txosten ofizialean ezagutarazi duenez. Horietatik sei Errenteria-Oreretan zenbatu ditu Osakidetzak, eta beste bat Pasaian. Lezon eta Oiartzunen ez dute kutsatu berririk atzeman azken orduetan.

Birsorkuntza tasari dagokionez, %42,35an dago Errenteria-Oreretan; %16,39an, Lezon; %28,98an, Oiartzunen; eta %5,98an, Pasaian.

Bertan irakur daiteke Osasun Sailaren txostena bere osotasunean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.