Bederatzi kutsatu gehiago izan dira asteburuan Oarsoaldean
Gaur egin ditu publiko Osasun Sailak ostiraletik atzora arteko datuak, eta horien arabera, hiru lagun kutsatu dira Errenteria-Oreretan, bost Pasaian, eta bat Oiartzunen.
Bederatzi kasu berri azaleratu dira asteburuan Oarsoaldean. Hilaren 14tik 16ra bitarteko koronabirusaren datuak plazaratu ditu Osasun Sailak, eta horien arabera, bederatzi lagun gehiago kutsatu ditu gaitzak Oarsoaldean: hiru Errenteria-Oreretan, bost Pasaian, eta bat Oiartzunen. Lezon ez da kasu berririk izan azken astean.
Azken datu horien arabera, birsorkuntza tasa%27,40koa da Errenteria-Oreretan, %57,97 Oiartzunen, eta %47,87koa Pasaian. Transmisio tasa hutsean dago uneotan Lezon.
