Lau koronabirus kasu berri atzeman dituzte Oarsoaldean
Pasaian eta Oiartzunen bina positibo berri zenbatu ditu Osasun Sailak; Lezon eta Errenteria-Oreretan, bestalde, ez da kutsatu berririk izan azken 24 orduetan.
Osasun Sailak kaleratutako koronabirusaren inguruko txostenak dioenez, lau COVID-19 kasu positibo berri atzeman dituzte Oarsoaldean; azken orduetan, zehazki, bina kasu Oiartzunen eta Pasaian. Errenteria-Oreretan eta Lezon ez da infektatu berririk izan, datuen arabera.
Kutsatze tasari dagokionez, %24,91 da Errenteria-Oreretan, %57,97 Oiartzunen, eta %59,84 Pasaian. Lezon hutsean dago uneotan transmisio tasa.
Bertan kontsulta daiteke Osasun Sailak datuen inguruan egunero kaleratutako txostena.