Bederatzi kutsatu atzeman dituzte azken orduetan

Azken datuek diotenez, egun bakarrean sei positibo berri izan dira Errenteria-Oreretan, bi Pasaian eta bat Oiartzunen. Lezon ez da infektaturik izan.

Koronabirusa. COVID-19. Eskuak Eskuak oso maiz garbitzearen eta ondo desinfektatzearen garrantzia nabarmendu dute agintariek.

Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioaren gaineko txostenean argitaratu duenez, bederatzi positibo berri izan dira Oarsoaldean azken 24 orduetan. Zehazki, sei kutsatu atzeman dituzte Errenteria-Oreretan, bi Pasaian eta bat Oiartzunen. Lezon ez da aldaketarik eman.

Batezbesteko birsorkuntza tasa %37,37an dago Errenteria-Oreretan, %38,64ean Oiartzunen, %89,76an Pasaian, eta %16,39an Lezon. Bertan irakur daiteke Osasun Sailaren txostena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.