Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarri denez, irailaren 1etik aurrera Ulia mendian ezingo da ehizarik egin. 2014ean onartutako eta iaz bertan behera utzitako debekua martxan jarriko da, berriz ere, erabaki honekin.
Puntetarako eta farorako bideek itxita jarraitzen dute negutik. Egoerari konponbidea emateko aldarria luzatu nahi izan dute, beste behin, San Pedroko herritarrek, mural baten bitartez honako honetan.
Sailkapeneko bigarren postuan jarri dira errenteriarrak, Euskotren Ligara igotzeko hautagai sendo dira. San Juanek agur esan dio igotzeko aukerari.
Establezimendua zabalik dagoen ordutegian terraza jartzeko baimena emango du udalak, egun osoz, ohiko ordutegiaren barruan.
San Pedroren garaipen estua Getxon. Pedreña, Deusto, Arkote eta San Juanen hatsa ondo-ondoan izan dute moreek. San Juanek hiru segundoko zigorra jaso du.
Langile batek COVID-19agatik positibo eman duelako PCR probak egin dizkiete 3. solairuko egoiliarrei. Ez da positiborik jaso.
Hilaren 31n itzuliko da Oiartzun Irratiko 'Arguyun' saioa. 10:30ean gozatu ahal izango da goizeko magazineaz, astelehenetik ostiralera.
Pasaiako Udaleko eraikin eta instalazioen garbiketako langileen lan poltsarako oposizio-lehiaketa zabalik da, irailaren 3ra arte. Lanpostu hutsak behin-behinean betetzea edo sor daitezkeen aldi baterako beharrak atzea da helburua.
Ostiraletik igandera, 23 COVID-19 positibo berri izan dira Oarsoaldean. Horietatik gehienak Errenteria-Oreretako kasuak dira, hamahiru.
Pertsiana automatikoa kaltetuta agertu da, berriro, pasatako asteartean konpondu ondoren. Udalak adierazi du guztiz arbuiatzen dituela azken asteetan Bonantzako pixaleku publikoen eta kantinako komunetan izan diren ekintza bandalikoak.