Egoiliarren positiborik ez Sanmarkosenen
Langile batek COVID-19agatik positibo eman duelako PCR probak egin dizkiete 3. solairuko egoiliarrei. Ez da positiborik jaso.
Sanmarkosene erresidentziako egoiliarrei egindako PCR test guztiek negatibo ekan dutela jakinarazi du Errenteriako Udalak. Bertako langile batek COVID-19agatik positibo eman zuen asteburuan, eta horren ondorioz, hura lanean ibili zen 3. solairua isolatu, eta langilearekin harremana izan zutenei PCR probak egin zizkieten. Emaitza baikorra izan da: zero positibo. Erabiltzaileen familia guztiei egindako urratsen eta hartutako neurrien berri eman diete.
Dena dela, protokoloa jarraituz, datozen hamalau egunetan 3. solairuko erabiltzaileek ezin izango dituzte bisitak jaso, eta haien irteerak eten egin dira. Egoera arintze aldera, bideo deien sistema berreskuratuko dute.
Eguneko zentroa ere itxi egingo dute datozen bi astetan, erresidentziara bertaratzen direnen kopurua ahalik eta gehien murrizteko.
COVID-19agatik Sanmarkosenen izan den lehen positiboa izan da langile horrena martxotik.