Hilaren 31n itzuliko da Oiartzun Irratiko 'Arguyun' saioa
Hilaren 31n itzuliko da Oiartzun Irratiko 'Arguyun' saioa. 10:30ean gozatu ahal izango da goizeko magazineaz, astelehenetik ostiralera.
Hilaren 31n hasiko da Oiartzun Irratiaren Arguyun irratsaioaren sasoi berria. 10:30ean ekingo diote irratiaren izar den goizeko magazineari, beti bezala, orotariko informazio eta bestelakoekin. Astelehenetik ostiralera zabaltzen dute saioa.
Hala iragarri dute Alazne Etxeberria eta Irati Odriozola esatariek zabaldu duten audio artxiboan. Audio hori entzun nahi? Hemen aukera.