Oiartzungo Aiton Etxe eguneko zentroa itxiarazi dute, erabiltzaile baten positiboagatik. Gipuzkoako Foru Aldundiak eman du gaur eguerdian berria.
Herriaren bihotz eta bazterrez gozatzeko asteburu-plana proposatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak: Naturan barrena murgiltzeko hiru paseo, ibilbide kultural txiki bat eta gastronomia eskaintza gailendu dira.
Irailaren 2an egingo dute emakumeen sailkapen estropada, eta 3an gizonena. Bandera jokoan izango den bi igandeetako ordutegian ere aldaketak daude.
COVID-19agatik sei infektatu gehiago Pasaian: bost San Pedro-Trintxerpe osasun eremukoak dira, eta bestea sanjuandarra. Errenteria-Oreretan, bi kasu.
Gaur (asteartea), eskuzko pasakako txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte Arraguako pilotalekuan, 19:00etatik aurrera.
San Agustin egunean, Artikutza itxita. Hilaren 28an ez da izango bertan urtero egiten den erromeria. Oarsoaldeko eta Bidasoko herritar asko bertaratu ohi dira.