Gaur, eskuzko pasakako txapelketaren finalerdiak

Gaur (asteartea), eskuzko pasakako txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte Arraguako pilotalekuan, 19:00etatik aurrera.

Hilaren 21eko partida bateko partaideak.

Ligaxka bukatu ondoren, gaur (hilak 25, asteartea) jokatuko dituzte Eskuzko Pasakako Oiartzungo IX. Txapelketaren finalerdiak. Parte hartu duten hamabi bikoteetatik, lau sailkatu dira finalerako bidea egiteko. Arraguako pilotalekuan jokatuko dituzte finalerdiak, 19:00etan hasita.

Lehen partidan ligaxkan lehen eta laugarren izan direnak neurtuko dira, alegia, Kortajarena eta Leonet lehenek, G. Mitxelena-Azpiroz laugarrenei egingo diete aurre. Bigarren finalerdian ligako bigarrena eta hirugarrena izango dira aurrez aurre: Ugalde anaiak, Noble eta Salvadorren kontra.

Jarraian, ligaxkako behin betiko sailkapen nagusia (parentesi artean irabazitako partidak).

  • 1. Kortajarena-Leonet (9).
  • 2. Ugalde anaiak (9).
  • 3. Noble-Salvador (9).
  • 4. G. Mitxelena-Azpiroz (8).
  • 5. Maia-Salaberria (7).
  • 6. Aranburu-Estefano (5).
  • 7. Zapirain-Susperregi (4).
  • 8. Delgado-Etxabe (4).
  • 9. O. Etxeberria-Landa (3).
  • 10. Kazabon-U. Etxeberria (3).
  • 11. I. Mitxelena-Iraola (3).
  • 12. Martin-A. Mitxelena (2).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.