San Agustin egunean, Artikutza itxita

San Agustin egunean, Artikutza itxita. Hilaren 28an ez da izango bertan urtero egiten den erromeria. Oarsoaldeko eta Bidasoko herritar asko bertaratu ohi dira.

Iazko erromeriako irudia.

Artikutza aurten ez dute irekiko San Agustin eguna (hilaren 28an da) ospatzeko. Hala jakinarazi du Donostiako Udalak. Urtero egin ohi da bertan jai eguna: azoka, erromeria, meza, pilota partidak, herri kirolak… Aurten ez.

Osasun segurtasun egoeragatik ez dute San Agustinik egingo aurten Donostiako Udalak Nafarroan duen enklabean. Berez Oarsoaldeko edo Bidasoko udalerriren batekoa ez izan arren, oiartzuar asko joan ohi da bertara abuztuaren 28an, baita Oarsoaldeko nahiz Bidasoko beste herrietako biztanleak ere.

Donostiako Udalak nabarmendu du ostiralean egun “normal” bat izango dela Artikutzan. Hau da, bertara sarbidea bakarrik oinezkoek izango dute, eta herrixkara sartzeko aldez aurretik baimena eskatu beharko dela Donostiako Udalaren Internet zerbitzuaren bitartez, 25 autoko mugarekin. Hala nahi dutenek, autoa kanpoaldean uzteko aukera izango dute, eta herrixkara oinez jaitsi.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.