COVID-19agatik sei infektatu gehiago Pasaian
COVID-19agatik sei infektatu gehiago Pasaian: bost San Pedro-Trintxerpe osasun eremukoak dira, eta bestea sanjuandarra. Errenteria-Oreretan, bi kasu.
Atzo (hilak 24, astelehena) Oarsoaldean COVID-19agatik zortzi infektatu gehiago daudela jakinarazi du Osasun Sailak. Horietatik gehienak pasaitarrak dira, sei: bost San Pedro-Trintxerpeko osasun eremukoak dira, eta bestea sanjuandarra. Beste bi kasuak Errenteria-Oreretakoak dira. Oiartzunen nahiz Lezon zero positibo atzeman zituzten atzo.
Osasun Sailak gaur zabaldu du atzoko datuak biltzen dituen txostena. Horren berri izateko klik egin honako estekan: