Gaur, eskuzko pasakako txapelketaren finalerdiak
Gaur (asteartea), eskuzko pasakako txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte Arraguako pilotalekuan, 19:00etatik aurrera.
Ligaxka bukatu ondoren, gaur (hilak 25, asteartea) jokatuko dituzte Eskuzko Pasakako Oiartzungo IX. Txapelketaren finalerdiak. Parte hartu duten hamabi bikoteetatik, lau sailkatu dira finalerako bidea egiteko. Arraguako pilotalekuan jokatuko dituzte finalerdiak, 19:00etan hasita.
Lehen partidan ligaxkan lehen eta laugarren izan direnak neurtuko dira, alegia, Kortajarena eta Leonet lehenek, G. Mitxelena-Azpiroz laugarrenei egingo diete aurre. Bigarren finalerdian ligako bigarrena eta hirugarrena izango dira aurrez aurre: Ugalde anaiak, Noble eta Salvadorren kontra.
Jarraian, ligaxkako behin betiko sailkapen nagusia (parentesi artean irabazitako partidak).
- 1. Kortajarena-Leonet (9).
- 2. Ugalde anaiak (9).
- 3. Noble-Salvador (9).
- 4. G. Mitxelena-Azpiroz (8).
- 5. Maia-Salaberria (7).
- 6. Aranburu-Estefano (5).
- 7. Zapirain-Susperregi (4).
- 8. Delgado-Etxabe (4).
- 9. O. Etxeberria-Landa (3).
- 10. Kazabon-U. Etxeberria (3).
- 11. I. Mitxelena-Iraola (3).
- 12. Martin-A. Mitxelena (2).