Oiartzungo Aiton Etxe eguneko zentroa itxiarazi dute, erabiltzaile baten positiboagatik
Oiartzungo Aiton Etxe eguneko zentroa itxiarazi dute, erabiltzaile baten positiboagatik. Gipuzkoako Foru Aldundiak eman du gaur eguerdian berria.
Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak gaur jakinarazi du Oiartzungo Aiton Etxe eguneko zentroa itxiarazi behar izan dutela, erabiltzaile batek positibo eman duelako COVID-19 atzemateko PCR proban. Altzibar auzoan dago zentroa.
Horrenbestez, segurtasun protokoloa aktibatu egin dute eguneko zentroan, eta besteak beste, kutsatutako erabiltzailearekin harremana izan duten langile nahiz beste erabiltzaileei probak egingo dizkiete gaixotasuna jaso ote duten jakiteko.