COVID-19agatik beste 17 positibo Errenteria-Oreretan
Hilaren 21etik 95 positibo berri atzeman dira Oarsoaldean, horietatik 59 Errenteria-Oreretakoak. Azken lau egunetan Oiartzunen ez da kutsaturik izan.
Astearte eta osteguna artean COVID-19agatik 44 positibo berri atzeman dituzte Errenteria Oreretan: 11 asteartean, 16 asteazkenean, eta beste 17 atzo (osteguna). Igoera nabarmena. Martxo-apirileko egunetan ez zen horrelako daturik jaso herrian. Pasaian ere azken egunetan igoera izan dute kutsatuen zenbatekoan: 7 asteazkenean, eta 6 atzo (lau San Pedro Trintxerpeko osasun eremuari dagozkionak, beste biak Antxokoak). Lezon ere kasuak gora: asteazkena eta osteguna artean 6 kasu berri, hiruna egon bakoitzean. Oiartzun da Oarsoaldean positiboetan joera baikorrena du herrian: azken lau egunetan, atzokoa barne, zero positibo.
Beraz, Oarsoaldean, hilaren 21etik 27rako tartea hartzen bada, 95 positibo izan dira guztira. Horrela banatuta:
- Errenteria-Oreretan: 59 positibo.
- Pasaian: 26 positibo.
- Lezon: 7 positibo.
- Oiartzunen: 3 positibo.
Atzoko eta aurreko egunetako emaitzak jasotzen dituen txostena gaur zabaldu du Osasun Sailak. Jarraian dagoen estekan klikatuz gero osotasunean eskura daiteke (PDF artxiboa da).