2020/9/1

Estropadez etxetik gozatzera deitu du udalak

Errenteriako Udalak mezu argia helarazi die herritarrei, eta bereziki Hibaikaren zaleei, "ez joan Donostiara gure traineruak animatzera. Ez bertaratzea ez da oztopo estropadez gozatzeko, eta Hibaikako bi traineruak animatzeko".

auntxa 2020

Auntxak trikiti ikastaroak eskainiko ditu beste urte batez

'Infernuko hauspoa' jotzen ikasteko saioak bueltatuko dira. Izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi dute. Elizalde Herri Eskolan izango dira saioak.

Lau COVID-19 kasu berri Oarsoaldean

Aurreko egunekin alderatuta asko murriztu da kutsatu berrien kopurua. Hala ere, lau kasu berri zenbatu dituzte Oarsoaldean.

Korrika egiteko taldeak antolatu ditu EATk

Hilaren 17an hasiko dira, eta eguerdi eta arratsaldez daude taldeak antolatuta.

kukai dantza gauekoak

Max sagarrak hozkatzeko prest da Kukai berriro

Finalista den bi kategoriak, honakoak: Dantza Ikuskizun onenaren saria, eta espazio eszenikoaren diseinu onenaren saria.

Bideo eta mezu bidez arraunlariak animatzera deitu du Hibaikak

Mezuak, bideoak, argazkiak... denak balio du Hibaikako arraunlariak animatzeko eta eskaera hori egin du elkarteak normaltasun berrira egokitutako estropaden agertokian.

euskaraldia 2020

Entitateek Euskaraldian izena emateko azken hilabetea dela gogorarazi dute

Abendu hasieran egingo da Euskaraldia, eta aurten entitateak izango dira protagonista. Oraindik izena eman daitekeela nabarmendu dute.

txinalka 2020

Txinalka antzerki eskola aurten ere fokuen azpian arituko da

Oiartzungo helduen antzerki eskolan izena emateko epea ireki dute gaur, hilaren 11ra arte. Aurten online eman beharko da izena.

Fanderiako igogailua matxuratu da tximista batek jo ondoren

Teknikoek lehen ikuskapena eginda, aste honetan bertan konponduta egotea espero dute.

Lezoko konposta guneen jarraipen bisita egingo da ostegunean

Beharrezko segurtasun neurriekin, herriko konposta guneen jarraipen bisitek abendura arte jarraituko dute. Hurrengoa datorren ostegunean (hilaren 3a) izango da.

Lau hilabetean, Aralar eta Auñamendi kaleen artean igogailu berria

Bi geldialdi izango ditu Lezoko kaleko bigarren igogailuak. Bi kaleen artean egun dauden eskailerak mantenduko dituzte hasera batean.

ordutegia xorrola biblioteka

Ohiko ordutegira bueltatu dira Xorrola eta biblioteka

Irailaren 1a den honetan, Oiartzungo garraio zein kultura zerbitzu horiek udako ordutegia atzean utzi dute, ohikora bueltatzeko.

Gehiago