Lau COVID-19 kasu berri Oarsoaldean

Aurreko egunekin alderatuta asko murriztu da kutsatu berrien kopurua. Hala ere, lau kasu berri zenbatu dituzte Oarsoaldean.

Azken egunetako kopuruetatik urrundu da COVID-19ak Oarsoaldeko herrietan kutsatutakoen kopurua. Berri ona, zalantzarik gabe. Azken 24 orduetan, lau kutsatu berri zenbatu dituzte, bi Errenteria-Oreretan eta bana Pasaia eta Lezon. Oiartzunen ez da kutsatu berririk izan Eusko Jaurlaritzaren  Osasun Sailak argitara atera duen azken txostenaren arabera. Errrenteria-Oreretako bi kasuei dagokienean, bat Beraungo osasun eremuan atzeman dute eta bestea, Iztietan.

Pasaiari dagokion kutsatu berri bakarra, San Pedroko osasun eremukoa da.

Osasun Sailaren gaurko txostena hemen kontsulta daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.