Lau COVID-19 kasu berri Oarsoaldean
Aurreko egunekin alderatuta asko murriztu da kutsatu berrien kopurua. Hala ere, lau kasu berri zenbatu dituzte Oarsoaldean.
Azken egunetako kopuruetatik urrundu da COVID-19ak Oarsoaldeko herrietan kutsatutakoen kopurua. Berri ona, zalantzarik gabe. Azken 24 orduetan, lau kutsatu berri zenbatu dituzte, bi Errenteria-Oreretan eta bana Pasaia eta Lezon. Oiartzunen ez da kutsatu berririk izan Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitara atera duen azken txostenaren arabera. Errrenteria-Oreretako bi kasuei dagokienean, bat Beraungo osasun eremuan atzeman dute eta bestea, Iztietan.
Pasaiari dagokion kutsatu berri bakarra, San Pedroko osasun eremukoa da.
Osasun Sailaren gaurko txostena hemen kontsulta daiteke.