Elizalde Herri Eskolan gune berde bat sortzen ari dira
Ikastetxeko guraso elkartearen eskaerari erantzun dio Oiartzungo Udalak. Iturri bat jartzeko lanetan ari dira udaletxeko langile brigadakoak.

Gunea guztiz berdea izateko pixka bat falta zaio.
Elizalde Herri Eskolan gune berdea prestatzen ari dira Oiartzungo Udaleko langileak. Ikastetxeko guraso elkartearen eskaeretako bati erantzun dio, modu horretan, udalak. Ez da jolastokian egingo duten interbentzio bakarra izango: iturri bat ere jarriko dute.
Udalak nabarmendu duenez, udal brigadako langileak ari dira lanak egiten, Hirigintza sailaren bitartez.
