Koarentenan dauden herritarren hondakinen bilketa martxan dagoela gogorarazi dute
Beste inoren osasuna arriskuan ez jartzeko, haiek sortzen duten hondakinak modu berezian jasotzen dituzte. Udaltzainei deitu behar zaie.
Kutsatutakoek edo koarentenan daudenek poltsa ongi itxietan sartu beharko dituzte hondakinak. Oiartzungo Udalak, ohar baten bitartez, gogorarazi du COVID-a19arengatik koarentenan dauden oiartzuarrentzako hondakin bilketa zerbitzu berezia dagoela.
Gaixotasunak kutsatuta dauden edo horren susmoa duten oiartzuarrek hondakinak egoki bildu eta kudeatu behar dituzte. Hartara, ez dute beste inoren osasuna arriskuan jarriko. Berrogeialdian dauden oiartzuarrak Udaltzaingoarekin jarri beharko dira harremanetan, 943 49 33 11 telefono zenbakira deituta.
Bilketa berezi horiek egunez egiten dituzte. Gainontzeko herritarren hondakinak ohiko moduan jasoko dituztela berretsi dute.
