Gaurko Euskaraldiaren bilera 17:00etara atzeratu dute
Gaurko Euskaraldiaren bilera 17:00etara atzeratu dute. Oroitzene AEKn da bilkura. Irekia da, nahi duenak parte har dezake.
Gaur egitekoa den Euskaraldiaren bilera 17:00etara atzeratu dutela jakinarazi dute egitasmoa dinamizatzen ari direnek. Beraz, 16:00etan beharrean, 17:00etan izango da Oroitzene AEK euskaltegian.
Ekainaren 30ean bildu ziren lehenengoz herrian aurtengo Euskaraldiari bultzada eman nahi diotenak (azaroaren 20tik abenduaren 4ra da bigarren Euskaraldia), beraz, Oroitzenekoa bigarren bilkura izango da. Bilera irekia da, batzordean edonork parte har dezake.
Deitzaileek nabarmendu dute aurtengo edizioan arreta eta indar berezia jarri nahi dela erakunde nahiz entitateetan. Horregatik, lehen bilkuran horien zerrendak egiten hasi ziren.
Horrez gain, Euskaraldiari begira zein ekintza edo lanketa egin aztertzeko eta erabakitzeko nahia du batzordeak: “Animatu eta zatoz. Zure ideiak eta asmoak beharrezkoak dira. Aurreko edizioko marka gainditzeko erronka politta dugu! Gora Lezo eta euskara!”.