"Zeorri!" aldizkariaren doako harpidetza
Piztu Lezo dinamikako kideek lezoarrak doako harpidetza egitera gonbidatu ditu.
Duela bederatzi hilabete jarri zuten martxan Zeorri! aldizkariaren proiektua Piztu Lezoko kideek.
Orduz geroztik 3 zenbaki argitaratu dituzte, eta beraien hitzetan “labean da laugarrena ere”.
Piztu Lezokoek diotenez ikaragarri pozik daude aldizkariak herrian izan duen harreragatik, baina Lezoko biztanle eta etxe gehienetara iristea dute helburu.
Horretarako jakinarazi nahi dute aldizkariaren doako harpidetza egin daitekela zenbakiak etxean jaso ahal izateko.
Doan harpidetu nahi izanez gero sakatu hemen.
Aurreko 3 zenbakiak irakurtzeko berriz, hona hemen 2019ko negua, 2020ko udaberria eta 2020ko udako aleak.