Gaueko bisitak luzatu ditu Jantziaren Zentroak
Jantziaren Zentroak udan eskainitako gaueko bisitak luzatzea erabaki du jendearen eskaera eta interesei erantzuteko.

Jantziaren Zentroak udan eskainitako gaueko bisitak luzatzea erabaki du jendearen eskaera eta interesei erantzuteko. Momentuz, hilabete honetan eta urrian bi bisita gehiago egingo dituzte. Hilaren 12an izango da lehena, eta urriaren 3an bigarrena, 22:00etan hasita. Bisita gidatuak izango dira eta elebitan egingo dituzte, euskaraz eta gazteleraz.
COVID-19aren harira abian den protokoloak bederatzi lagunen taldeak baimentzen ditu gehienez. Horrenbestez, lehenbailehen erreserba egitea gomendatu dute. Bi bide daude horretarako: turismo bulegora deitzea, 943 49 45 21 telefono zenbakira deituta, edo posta elektronikora mezua idatzita. Bisitak 5 euro balio ditu pertsonako.
Orotara 150 lagunetik gora pasa dira udako lau gauetan Kapitain Etxetik, antolatu ziren hamahiru taldeetan.