Taberna irekiko luketen langileen zerrenda pasa dute, eta aldi berean lokalaren desinfekzioaren ziurtagiria. Pasatakoaz ondorioak atera behar direla esan dute.
Oarsoaldeko AEK-k abian du ikasturte berrirako matrikulazio kanpaina. Eskaintza oso-osoa aurkeztu du, aurrez aurreko eskolak ardatz hartuta.
Ikasturte berri eta bereziari begira jarri da aditu errenteriarra. Egoera kontrolpean izateko gomendioak elkarbanatu ditu gurasoekin, eta mezu zuzena zabaldu du: «Lasaitasuna».
Madalensoron aurkeztu dituzte taldeak. Lau izango dira: haurrak, gaztetxoak, gazteak eta helduak. 30 pilotari arituko dira txapelketatan.
Astelehenean hasiko den ikasturtea erronkaz josirik dator. Zalantza, beldurra eta, batez ere, ilusioa, izango dira protagonista berriak. Ikasleen emozioen kudeaketak kezkatzen ditu profesionalak.
Euskal kostaldea zeharkatu dute kayakean Jokin Berrak eta Egoitz Goikoetxeak. Abenturak ezezagunak zituzten bazterrez eta itsasoaz gozatzeko aukera eman die, baita jendea ezagutzekoa ere. Argi diote: «Errepikatuko dugu».
Aritxulegin aisiarako dauden bost mahaiak eta haien eserlekuak konpondu dituzte. Oielekuko aisialdi gunean egingo dituzte hurrengo konponketak.
Zarauzko Euskal Jaien barruan egindako Helduen Binakako Dantza Txapelketaren irabazle izan dira oiartzuarra eta lezoarra. Gazteetan ere, bertakoak irabazle.
Hirigintza sailak datorren asteartean 12:00etan emango du azalpen publikoa interesa dutenentzat.
Erabiltzaileek, orain arte bezala liburu eskaerak bide telematikoa erabilita egitea gomendatu dute.
Beste zerbitzu, lantoki eta erakundeek bezala, Manuel Lekuona bibliotekak ere bai bere burua berrasmatu behar izan du COVID-19aren eraginez. Bilakaeraren berri eman dute bertako arduradunek.
Atzoko datuen arabera, COVID-19 zazpi kasu atzeman zituzten atzo Lezon, sei Errenteria-Oreretan, lau Pasaian eta beste bi Oiartzunen.
Babes Bereziko Eremu Akustikoen bidez, eremu bat mugatzen da bertan identifikatzeko igorle akustikoen fokuak eta horien intzidentzia.