Hemeretzi kutsatu gehiago Oarsoaldean, horietatik zazpi lezoarrak
Atzoko datuen arabera, COVID-19 zazpi kasu atzeman zituzten atzo Lezon, sei Errenteria-Oreretan, lau Pasaian eta beste bi Oiartzunen.
COVID-19aren eragina hasi zenetik, egun batean inoizko kutsatu kopururik altuena jaso zuten atzo Lezon: zazpi infektatu. Horrez gain, betiere atzoko datuen arabera, Errenteria-Oreretan sei eri gehiagoren berri izan zuten, lau Pasaian eta beste bi Oiartzunen.
Osasun Sailak gaur eman du atzoko, nahiz azken egunetako datuen berri. Jarraian dagoen estekan klikatuta lor daiteke agiri osoa.