Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

"Irakasle batek bik beste" balio duelako, AEKn matrikulatzera deitu dute

Oarsoaldeko AEK-k abian du ikasturte berrirako matrikulazio kanpaina. Eskaintza oso-osoa aurkeztu du, aurrez aurreko eskolak ardatz hartuta.

AEK-ko irakasleak, kanpainaren berri ematen.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2020/09/04

Lanean hasi dira Oarsoaldeko AEK-ko lau euskaltegietako irakasleak. Lanean jarraitzeko, ikasleak behar. Horregatik, 2020-2021 ikasturterako matrikulazio kanpaina abiatu dutela jakinarazi dute AEK-ko kideek. Irakasleak jarri dituzte kanpainaren erdigunean. Irakasle batek bik beste balio du; hori kanpainaren leloa. “Izan ere, irakasleak irakasten daki eta ikasleentzat ezinbesteko akuilua da; ikastea nahi du. Beste era batera esanda, irakasleak dira AEKren altxorrik preziatuena, ikaslearen pertsonarik gertukoenak”. Hala, irakasleen esperientzia eta eskarmentua, nahiz horien pasioa eta gogoa balioan jarri dituzte, “Oarsoaldeko AEK-ko euskaltegietan hogei bat eskarmentudun irakasle ditugu ikasleei bultzada emateko prest”.

Matrikulazio kanpainaren ardatzen berri emanda, euskararen normalizazioan jarduten duen eragileak aurrez aurreko eskoletan jarri du beste oinarria. COVID-19agatik martxoko etenaldiaren ondoren, eta teknologia berriei esker ere eskolak eman eta jaso daitezkeela jakitun, aurrez aurreko klaseen aldeko apustua egingo dute, nola ez, segurtasun neurriak mantenduta: ikasleen arteko distantzia eta talde txikiagoak, musukoen erabilera, garbitasuna mantentzeko produktuak… “Gertu nahi ditugu ikasleak, sinetsita baikaude gertutasunak ikas-prozesuan laguntzen duela”. Ildo horretatik, Lezoko Oroitzenen jada martxan direla jakinarazi dute: B2 eta C1 mailak egiaztatzeko eskolak ematen ari dira.

Eskaintza
Askotariko eskaintza du esku artean AEK-k: euskalduntze ikastaroak, mailak egiaztatzekoak, autoikaskuntza, merkatari eta gurasoentzako ikastaroak, langabeentzat eskola trinkoak, mintza taldeak, Mintzalaguna, Aizu! aldizkaria… Zerrenda oso-osoa da. Eta horietan izena ematen dutenek bekak lortzeko eskubidea dutela oroitarazi dute, asistentzia bermatzen bada.

Erabileran oinarritutako metodologia erabiltzen dute AEKn. “Hori da gure iparrorratza, eta pandemiak pandemia, ez dugu norabidea aldatuko. Euskara ikasteaz edo hobetzeaz gain, zure egunerokoan euskararen erabilera areagotzea lortuko duzu, euskaraz bizitzea alegia”, adierazi dute euskaltegietako irakasleek.

Irailaren bukaerara arte eman daiteke izena AEK euskaltegietan. Honakoak dira Oarsoaldekoak:

  • Xenpelar AEK euskaltegia (Errenteria-Orereta). Biteri kalea 30, 1. pisua. Telefono zenbakiak: 607 56 92 00 eta 943 34 02 33. Posta elektronikoa.
  • Intxixu AEK euskaltegia (Oiartzun). Aialde kalea 2, Fermiñene Etxea 1. Telefono zenbakiak: 607 53 42 63 eta 943 49 39 57. Posta elektronikoa.
  • Txirrita AEK euskaltegia (Antxo). Zumalakarregi kalea 9. Telefono zenbakiak: 607 54 53 81 eta 943 52 55 45. Posta elektronikoa.
  • Oroitzene AEK euskaltegia (Lezo). Donibane kalea 12, atzealdea. Telefono zenbakiak: 607 59 88 71 eta 943 51 91 44. Posta elektronikoa.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.