Katerin Artola eta Iker Belintxon garaile Zarautzen
Zarauzko Euskal Jaien barruan egindako Helduen Binakako Dantza Txapelketaren irabazle izan dira oiartzuarra eta lezoarra. Gazteetan ere, bertakoak irabazle.
Zarauzko Euskal Astearen barruan, Helduen Binakako Dantza Txapelketa egin zuten joan den asteartean. Bertan, Katerin Artola oiartzuarrak eta Iker Belintxon lezoarrak osatutako bikotea izan zen garaile. Haien atzetik Julen Murgiondo-Saioa Galarraga bikotea izan zen bigarren postuan.
Atzo, osteguna, gaxtetxoen txanda izan zen. Bertako garaileak ere Oarsoaldekoak: Olatz Azkue lezoarrak eta Mattin Etxebeste oiartzuarrak osatutako bikotea. Haien atzetik Nora Aizpuru eta Iker Zabala azpeitiarrak sailkatu ziren, eta hirugarren postua Lezora, Ane Jaunarena-Endika Osa bikotearentzat.