Pasaiako arraun elkarteentzako diru laguntzak, abian
Pasaiako udalerrian arrauna sustatzeko diru laguntzak jarri ditu martxan udalak. Eskaerak egiteko epea zabalik izango da urriaren 1a arte.
Diru laguntza Pasaiako arraun talde guztiei dago zuzenduta. Pasaiako Udalak iragarri du zabalik dela arrauna sustatzeko diru laguntzen eskaera egiteko epea, urriaren 1a arte. Iniziatibaren helburua “arrauna eta emakumeen kirola sustatzea” da eta udalerrian arrauna sustatzeko programak garatzen dituzten Pasaiako arraun talde guztiei dago zuzenduta. Eskaerak Pasaiako HAZ bulegoetan edo udalaren izapide elektronikoaren atarian aurkez daitezke.
