Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pirata parea, euskal kostaldean barrena

Euskal kostaldea zeharkatu dute kayakean Jokin Berrak eta Egoitz Goikoetxeak. Abenturak ezezagunak zituzten bazterrez eta itsasoaz gozatzeko aukera eman die, baita jendea ezagutzekoa ere. Argi diote: «Errepikatuko dugu».

Goikoetxea eta Berra kayakean euskal kostaldearen zeharkaldiaren une batean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo
2020/09/04

Helburua bete dute. Jokin Berrak (Errenteria-Orereta, 1989) eta Egoitz Goikoetxeak (Lezo, 1990), euskal kostaldea zeharkatu dute kayakean. Angelutik (Lapurdi) abiatuta Bilbora zortzi egunean heldu dira egunero zortzi orduz arraunean arituta. Esperientziak asebete ditu bi lagunak; euskal kostaldea, bertako herriak eta itsasoa sakonago ezagutzeko aukera eman die, eta jada ari dira bigarren abentura bat prestatzen.

Euskal kostaldea zeharkatzeko ideia duela urte batzuk sortu zitzaiola azaldu du Berrak: «Amets baten modukoa zen, jendeari proposatu diodanean erantzuna ezezkoa izan delako, Egoitzi komentatu nion arte». Abentura horretan, errenteriarraren bidaide izateko prest azaldu zen Goikoetxea berehala. «Marokora duela hilabete batzuk elkarrekin egindako bidaia batean komentatu nion eta zalantzarik egin gabe esan zidan baietz, elkarrekin egingo genuela», esan du Berrak. Ereintza eskubaloi taldean ezagutu ziren lezoarra eta errenteriarra. Goikoetxeak duela urte eta erdi tibia eta peronea apurtu eta kiroletik baztertuta egon da, oraindik ere lesioaren ondorioak pairatzen dituelako: «Ibiltzeko arazoak ditut, baina itsasoan lasai aritzeko aukera izango nuela iruditu zitzaidan, kirola egiten jarraitzeko modua ere izan da».

Bi abenturazaleek badute itsasoaren ezagutza surfaren bidez, baina Kayaka, abentura hasi baino hiru egun lehenago erosi zuten: «Pixka bat pentsatzen baduzu arriskutsua eman dezake kayakean ez garelako asko ibilitakoak, baina oso bero ginen ideiarekin. Itsasoan ibiliak gara, eta horrek konfiantza eman zigun. Helburua beteko genuela argi genuen».

Txoko miragarriak
Bidean leku zoragarriak ikusi dituztela aitortu dute. Goikoetxeari Bizkaiko kostaldeak eman dio atentzioa: «Gipuzkoakoa ezagutzen nuen baina Bizkaikoa ez; zoragarria izan da». Zumaia aipatu du Goikoetxeak, eta flyscha zehazki. Labar inguru horrek bisitari ugari hartzen ditu, baina bi lagunak heldu zirenean bakarrik omen zeuden: «Itsasgoran harrapatu genuen, eguraldi bikainarekin, itsas hondo guztia ikusten zela; une hori magikoa izan zen. Betaurrekoak jantzi eta biak bakarrik urpean igerian aritu ginen. Nola da posible halako leku bat gure etxetik hain hurbil izan eta ez ezagutzea?».

Txoko miragarriak deskubritu eta gozatu dituzte itsasaldian Berrak eta Goikoetxeak, baina une gogorren bat pasatzea ere tokatu zaiela aitortu dute bi lagunek. «Itsaso gogorrena Getariako sagua pasatzeko unean izan genuen. Ura kayak barruan sartu eta bat ura txikatzen eta bestea arraunean aritu behar izan genuen». Halere, zortekoak izan direla diote, ez dutelako itsasaldirik ezta ekaitzik ere izan abenturak iraun duen tarte horretan: «Eguraldi iragarpenak oso kontuan izan ditugu zeharkaldi osoan, egunero kontsultatu ditugu, eta horien arabera joan gara antolatzen etapa bakoitza». Batez beste, zazpi ordu eta erdiko saioak egin dituzte eguneko, 180 bat kilometro osatzeko. Nekatuta bukatzen zutela aitortu dute egunerokoan, «baina neurrian».

Jendearekin harremana
Lotarako, berriz, hondartzak eta portuak aukeratu zituzten eta horietara heltzean bertako herrietako jendearekin hitz egiteko, harremana sortzeko eta egiten ari zirenaren berri emateko baliatu dute.

Horrek zeharkaldia bidaia bat baino gehiago bihurtu duela dio Berrak: «Heltzen ginenean etapa amaierara jendea hurbiltzen zitzaigun galdetzera zertan ari ginen, eta beraien istorioak ere kontatu dizkigu batek baino gehiagok. Aberasgarria izan da, jende asko eta oso jatorra ezagutu dugulako. Bagenekien zerbait polita egiten ari ginela zeharkaldiarekin,baina jendearen ilusioa ikusitakoan kontzienteago izan gara horretaz gu biak ere».
Kayakari eraginez egin dute euskal kostaldearen zeharkaldia bi lagunek, baina deigarria izan da zalantzarik gabe lotuta zeramaten atoia, eta zer esanik ez, zeharkaldia egiten zuten bitartean eguzkitik babesteko aukeratu zituzten mexikar txanoak. Azken horrek beren balentriari seriotasun apur bat kendu ote dion galdetuta, barrezka erantzun dute biek: «Bai, ziurrenik hala izan da, baina egon beharra zegoen han eguzki betean egiten zuen beroarekin. Txanoa agian handiagoa behar genuen».

Ez dute ezer zehaztuta, baina abentura errepikatu nahi dutela aitortu dute, beste modu batean, «aldarrikapenerako baliatuta. Bidean aurkitukoetako batzuk horretarako gogoa piztu digute».
Itsasoaren onena eta txarrena zer den galdetuta berehala erantzun dute: «Olatuak. Onena, zoragarriak direlako; txarrena eragiten duten zorabioagatik, jartzen duten gorputzaldiagatik. Itsasoaren menpe egotea erabat ere bada txarrenean kokatzeko beste kontuetako bat».

Bigarren balentriaren zain, lehenengoaren irudiak, etapak eta bideoak zintzilikatzen ari dira Instagram kontuan. Horiek ikusita, agian, animatuko da besteren bat ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.