Sagasti 31. HAE eremuaren aldaketa publikoki azalduko dute
Hirigintza sailak datorren asteartean 12:00etan emango du azalpen publikoa interesa dutenentzat.
Lezoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren HAE 31 Sagastiren aldaketa puntualaren inguruko azalpen publikoa egingo du Hirigintza sailak. Agerraldia datorren asteartean (hilak 8) izango da eguerdiko 12:00etan, Kultura aretoan, eta interesa duen orori hurbiltzeko deia egin dio udalak.