Enrike Abril Errebote Txapelketa hurrengo asteburuan hasiko da
Zortzi taldek hartuko dute parte 57. ekitaldian, tartean Txost Pilota Elkarteak. Finala Madalensoron jokatuko dute.
Tradizio handiko txapelketa da Enrike Abril Errebote Txapelketa. Aurten 57. ekitaldia jokatuko dute, hurrengo asteburuan hasita —hilaren 20an, zehazki—.
Zortzi talde ariko dira nor baino nor, bi multzotan banatuta. Tartean arituko da Oiartzungo Txost Pilota Elkartea, eta Gipuzkoako hiru ordezkarietako bat izango da; beste bost taldeak Lapurdikoak izango dira. Finala Madalensoron jokatuko dute, dena ongi bidean, urriaren 18an.
Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, hilaren 20ko jardunaldian hasi eta urriaren 4kora bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira.
Ondoren, urriaren 11n, kanporaketen fasea etorriko da: bi finalerdi eta finala jokatuko dituzte. Talde bakoitzean lehena geratu dena beste taldeko bigarren taldearen kontra lehiatuko da.
A Multzoa
- Noizbait 1 (Hazparne, Lapurdi)
- Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
- Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa)
- Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)
B Multzoa
- Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)
- Noizbait 2 (Hazparne, Lapurdi)
- Sarako Izarra (Sara, Lapurdi)
- Kapito Harri (Ustaritze, Lapurdi)