COVID-19 kasuen jaitsiera Oarsoaldean
Asteazkenean hemertzi kasu atzeman ziren, eta atzo bederatzi: zazpi Errenteria-Oreretan, eta bana Pasaian zein Oiartzunen.
Asteazkenetik atzora, COVID-19agatik kutsatuen kopuruak behera egin du Oarsoaldean. Asteazkenean hemeretzi izan ziren, atzo bederatzi: zazpi Errenteria-Oreretako kasuak dira, eta bana Oiartzun zein Pasaiakoak (San Pedro-Trintxerpe eremukoa).
Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostenean atzoko eta aurreko egunetako datu zehatzak ageri dira. Jarraian dagoen estekan klik eginez kontsulta daiteke osotasunean.