2020/9/11

Egoerara egokituta, kulturari ahotsa emango dio Atlantikaldiak

Aurreko ekinaldietako irudirik ez du eskainiko, xumetik antolatutako jaialdia izango da aurten, baina kalitatea, eta sorkuntzari ateak parez pare zabalduko dizkio kulturak inoiz baino beharrezkoagoa duen garai batean.

Pasaiako alkatea aldundiarekin eta Antxoko Auzo Elkartearekin bildu da

Pasai Antxon azken asteetan jazo diren gertakariak lantzeko bildu da Pasaiako Udala bi parteekin: "Ezinbestekoa da ghettoen sorrera ekiditea".

garagardo festa oiartzun 2020

Garagardo zaporerik gabeko urria izango da aurtengoa

Garagardo festarik ez da egingo Oiartzunen. Antolatzaileek azaldu dutenez, ez dute gai ikusten parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko.

[Erreportajea] Elkartasuna askabide

Urtarrilean eman zituzten Antxoko Auzo Elkartea sortzeko lehenengo pausoak, barrutian jazotako hainbat istiluk, besteak beste lapurretak eta etxebizitza baten okupazioa, beharra sortu zutenean herritarren interesak erdigunean jartzeko. Orduan hasi ziren hainbat herritar biltzen, eta, gaur egun, dozena bat lagunek osatzen dute auzoko taldea.

Maskara. Musukoa.

[Erreportajea] Gardentasunaren argi-ilunak

COVID-19 kasuen inguruan «gardentasun falta» leporatu dio Hondarribiko EH Bilduk EAJren gobernu taldeari. Tiñelu tabernan gertatutakoa ere izan du hizpide koalizioak.

irailak 7 oiartzun

Irailaren 7a: memoria esnatzeko eguna

1936ko irailaren 7an Oiartzungo bi gazte fusilatu zituzten, lapurreta bat egitea leporatuta. Katin Txiki elkarteak erreferentziazko egun bihurtu nahi du, errepresioaren aurpegia erakusteko.

PABLO CARRAL, GALIZIATIK HELDUTAKO ERRENTERIARRA

«Errenterian gauza asko topatu ditut; batez ere, elkartasuna»

Duela hemeretzi urte heldu zen Pablo Carral galiziarra Errenteriara maitasunagatik. Ordutik bizi da bertan. Bidean, euskaldun oso, Zintzilik Irratiko kide, eta Gaztañoko bizilagun aktibo bihurtu da.

Bigarren eskuko bizikleten azoka egingo dute hilaren 18an

Zumardiak hartuko du hilaren 18an, ostiralarekin, 16:30etik 20:00etara. COVID-19aren pandemia dela eta, osasun publikoaren prebentziorako neurri bereziak hartuko dituzte, guztientzat jarduera ziurra izan dadin.

Zu! Zure udala zerbitzua martxan jarritako lehenengo egunetan.

Ohiko ordutegia Zu! zerbitzuan astelehenetik

Aurretiko hitzordua telefonoz eskatu daiteke 010 eta 943 449 600 telefono zenbakietan eta udaletxean bertan ere.

Eztenako hiru emanaldi bertan behera gelditu dira

Ikuskizun bateko kide batek COVID-19an positibo eman duelako gaurko bi emanaldi eta biharko beste bat etetea erabaki dute, segurtasunagatik.

COVID-19 kasuen jaitsiera Oarsoaldean

Asteazkenean hemertzi kasu atzeman ziren, eta atzo bederatzi: zazpi Errenteria-Oreretan, eta bana Pasaian zein Oiartzunen.

Mater ontziak itsaso eta hondartzako hondakinak bilduko ditu

Pasaiako ontzi museoak bi topaketa antolatu ditu hilabete honetarako: Itsas hondakinen arrantza 26an eta Alabortza senadiaren garbiketa 27an.

santakrutzak 2016 kuadrillak.nagusia

Sentsibilizazio kanpaina batek Lezo bisitatuko du ez-jaien harira

Ostalaritza sektorera bideratutako dinamizatzaile talde batek bisitatuko du Lezo indarrean dagoen osasun araudiaren inguruko azalpenak emateko irailaren 13an eta 14an.

Gehiago