Jesusen Bihotza egoitzan izan diren COVID-19 kasuen bilakaera arretaz jarraitzen ari dela dio udalak
Atzemandako hamalau positiboen artetik sei egoiliar lekualdatu dituztela jakinarazi du udalak, arreta berezituagoa jasotzeko.
Azken orduetan atzemandako hiru kasu berriekin 14 dira COVID-19an positiboak izan diren egoiliarrak Jesusen Bihotza egoitzan. Aldundiaren Kabiaren barruan dago adinekoen egoitza hori, eta arduradunek udalari jakinarazi diotenez, egoiliar eta langile guztiei PCR probak egiten hasi zaizkie.
Atzemandako hamalau positiboen artetik sei egoiliar lekualdatu dituztela jakinarazi du udalak, arreta berezituagoa jasotzeko. Horietako lau, Eibarren dagoen errekurtso berezituago batera eraman dituzte. Beste bi egoiliar, berriz, ospitalera eraman dituzte. Aldundiaren esku dagoen egoitza horretan pertsona ugari bizi direnez, egoeraren bilakaera gertutik jarraituko duela jakinarazi du udalak, “izan ere, langileen eta egoiliarren PCR proben emaitza guztiak ezagutu arte ezin izango baita egoera bere tamainan neurtu”.