Osasun agintariek ezarritako neurri guztiak zorrotz beteta eta beste erakunde eta federazioetatik helarazitakoak errespetatuta hasiko du denboraldia Errenteria Atletismo Taldeak, kirolari guztien osasuna bermatzeko.
Atzemandako hamalau positiboen artetik sei egoiliar lekualdatu dituztela jakinarazi du udalak, arreta berezituagoa jasotzeko.
Oraindik ere, egindako proben emaitza batzuk falta dira, eta COVID-19aren protokolo guztiak martxan dituzte egoitza horretan. Hamalau egoiliarrez gain, bi langile ere positibo izan dira.
Ane Badiolak, Joxe Leon Amigorenak eta Irati Odriozolak kontzertua emango dute larunbat arratsaldean, Xabier Lete gogoratuz.
6-16 urte bitarteko lezoarrek har dezakete parte lehiaketan. Lanak azaroaren 20a arte aurkeztu ahal izango dira Lezoko Udal liburutegian.
Datorren asteazkenean, hilak 16, odola emango dute Pasai Antxoko Kultur etxean. Erauzketa 18:30ean hasiko da.
Ospakizun paralelorik ez dadila egin eskatu du. Herritarrak COVID-19aren kontrako borrokaren soluzio izan behar direla uste du, eta ez oztopo.
Infektatu gehienak Errenteria-Oreretakoak dira, 18 orotara. Pasaian lau eri gehiago daude, Lezon bi eta Oiartzunen bakarra.
Hilaren 13an itxiko dute udako igerilekua. Aurten, egoera berezia dela eta, ez da sasoi bukaerako festarik antolatu.