Larunbateko kontzerturako sarrerak agortu dira
Ane Badiolak, Joxe Leon Amigorenak eta Irati Odriozolak kontzertua emango dute larunbat arratsaldean, Xabier Lete gogoratuz.
Datorren larunbat arratsaldean, Kulturabirusa egitarauaren azkeneko ekitaldia egingo dute Gurutzeko pilotalekuan. 19:00etatik aurrera, Ane Badiolak, Irati Odriozolak eta Joxe Leon Amigorenak Xabier Leteren kantuak abestuko dituzte, tartean Letek jasotako Txirritaren bertso zaharrak ere.
Herri Musikaren Txokoaren udako kontzertua ere bada datorren larunbatekoa, Oiartzungo Udalarekin elkarlanean antolatutakoa. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sarrera guztiak agortu dira.